Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Lauren Etxepare Igiñiz

(Irun, 1972)

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak, 2000. urtean amaituta. 2002an hasi zen irakasle, eskola hartan bertan, eraikuntza arloko ikasgaiak ematen. 2008an amaitu zituen doktorego-ikasketak unibertsitate berean. Irakasle Agregatua da 2012az gero, eta Arkitektura Saileko Zuzendaria izan zen (2010-2015). Gaur egun Arkitekturaren Oinarrietako Graduan da irakasle, eta baita bi masterretan ere: Arkitektura Masterrean, eta Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterrean; azken honi loturiko Doktorego programan ere, tesi-zuzendari jardundakoa da. Eraikuntza sistemen inguruan ikertu izan du: Donostiako zabalguneko etxeen eraikuntza eta narriadura, Marcel Breuer eta kideek Baionako ZUP auzunea eraikitzeko baliaturiko sistemak, eta zer nola eraiki izan ziren, gurean, hogeigarren mendeko etxeak. Badu, nolanahi ere, bigarren ikerketa-ildo bat: hogeigarren mendeko arkitekturaren historia; horren baitan argitaratu zuen “Luis Vallet de Montano (1894-1982). Arkitekturaren ertzak eta mugak” liburua (Fernando García Nietorekin batera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak 2015ean argitaratua). Bigarren ildo honi dagokio Joseph Hiriarti buruzko ikerketa. Egileak seihileko sabatikoa eskaini zion Hiriartek Tunisen egindako lanak ezagutzeari, eta 2019ko otsailean egon zen Tunisian, etxeak bertatik bertara aztertzen eta artxibategiak arakatzen.

 



Egitaraua prestatzen ari gara