Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

María Arana 2023ko Mugak/ Bienalaren komisarioa izango da

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioak komisario berri bat izango du. María Arana Zubiate bilbotarra da, arkitektoa UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikokoaren eskutik, komisarioa eta kultur programatzailea. Halaber, proiektuen koordinatzailea da Urbanbaten, hiri-berroneratzeko partaidetza-prozesuen ikerketan eta diseinuan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatiban. Bertako kidea da 2009az geroztik.

Mugak/ Bienalak asistentzia-errekorrarekin amaitu du bere hirugarren edizioa, eta Euskadiko hitzordu arkitektoniko gisa finkatu da

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak asistentzia-errekorra lortu du hirugarren edizioan. 70.000 pertsona inguruk gozatu dute aurten Donostian ez ezik, Gasteizen eta Bilbon ere izan diren erakusketa, hitzaldi, tailer, kongresu eta bestelako jarduerez; aurreko edizioan 45.000 izan ziren. Horrela, hirugarren Bienal Mugak hau Euskadi osoan finkatu da hitzordu arkitektoniko gisa, eta lurralde osoan izan da lehen aldiz.

Carme Pinós, 2021eko Arkitektura Sari Nazionala

Carme Pinósek 2021eko Arkitektura Sari Nazionala eskuratu du, aurtengo Mugak/ Bienalean 'Estudio Carme Pinós - Testuingurua eta kontzeptuak' erakusketa nagusiarekin protagonista izan ondoren. Ostiral honetan, abenduaren 10ean, Gobernuko Presidentetzak iragarri du Pinósek irabazi duela saria, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak sustatuta.

Mugak/ ek Carme Pinósen eskutik agurtu du bere hirugarren edizioa

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak hirugarren edizioa amaitu du gaur. Joan den urriaren 27an, 'Ondarea eta modernitatea' lelopean eman zion hasiera, Carme Pinós arkitektoa protagonista gisa hartuta. Euskadiko hiru hiriburuetan arkitektura zabaltzen hilabete eman ondoren, gaur, azaroak 30, Pinós bera itzuli da edizio honi amaiera emateko.

Arriolak hiri-berroneratzearen aldeko apustua egin du, hirien eraldaketa osasungarriaren eragile gisa

Sailburuak iragarri du Bilbon, Eibarren, Lasarte-Orian, Durangon eta Pasaian hiri-berroneratze proiektuak egiten ari diren bost auzoei laster Abanto-Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran, Amurrio eta Urduña gehituko zaizkiela.

Galernak zinemaldiak UPV/EHUko Arkitektura Eskolako ikasleak saritu ditu haien film laburrengatik

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zenbait ikaslek egindako film laburrek jaso dituzte gaur, ostirala, Atlantikoko Galernak Arkitektura Zinemaldiko hiru sariak. Azaroaren 23tik 26ra egin da lehen aldiz Mugak/ Bienalaren barruan. Guztira, Europako hainbat herrialdetatik jatorritako zortzi ikus-entzunezko pieza hautatu ziren zinemaldirako, horien artean sariak banatzeko.

Euskal Hiria kongresuak euskal hirien etorkizun-gakoak zehaztuko ditu datorren astean

Euskal Atonomia Erkidegoaren etorkizuna Euskal Hiria bezalako foroetan zehazten da. Kongresu honek 20 urte bete ditu eta oraingo honetan “susperraldi sozioekonomiko berdea nola lortu” du ardatz bezala. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatu du, ONU-Habitatekin elkarlanean, ‘Hiriko esku-hartzea lurralde osasungarriagoa lortzeko tresna gisa’ izeneko programarekin. Bi egunez egingo da, hilaren 29an (astelehena) eta 30ean (asteartea), Gasteizko Europa Jauregian. Aurrez aurre zein online jarraitu ahal izango da kongresua. 

Euskadiko Arkitektura Institutua zinema-areto bihurtuko da aste honetan

Arkitekturak eta zinemak bat egin dute berriro Euskadiko Arkitektura Institutuan. Aste honetan izango da, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan eta erakusketa bat, Galernak izeneko film laburren lehiaketa berri bat eta hainbat hitzaldi hartuko ditu bere baitan. EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak eta Elías Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatu dute programa, eta Donostiako Zinemaldiak ere parte hartu du. Azken horrek Bienalean parte hartzen duen lehen aldia da.

Euskadiko diseinuzko altzarien aitzindariak erakusketa eta dokumental baten protagonistak dira Gasteizko Aihotz plazan

70eko eta 80ko hamarkadetan, pertsona batzuek diseinuaren aldeko apustua egin zuten Euskadin existitzen ez zen industria bat sortzeko: altzariak eta diseinu-produktuak espazio-ekipamendurako. Orain, Habic klusterrak omenaldia egingo die "Diseinuaren artisauak" proiektuarekin, eta gaur aurkeztu du Gasteizen Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan. Erakusketa ibiltari batean eta dokumental batean datza, eta gaur goizean iritsi da Gasteizko Aihotz Plazara. Bertan izango da datorren asteartera arte, Bilbotik pasa ondoren eta Donostiara joan baino lehen.

Trantsiziotik hona Euskadin jarraitu den etxebizitza politika laburbiltzen duten 30 promozioko erakusketa egin da Gasteizen

Etxebizitza eta arkitektura estuki lotuta daude. Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak ‘Housing the Basque Country’ erakusketa aurkeztu du gaur, trantsizioaz geroztik Euskadin izan den etxebizitza-politika laburbiltzen duena. Ilustratzeko, 30 eraikin erakusten dira, azken 40 urteetan eraikitakoaren adibide onenetako batzuk irudikatzen dituztenak, hamar lurralde historiko bakoitzeko. 



Egitaraua prestatzen ari gara