Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Carme Pinós, 2021eko Arkitektura Sari Nazionala

Carme Pinós Euskadiko Arkitektura Institutuan. Argazkia: Mikel Blasco

  • Arkitekto katalanak, Mugak/ Bienalaren hirugarren edizio honen protagonista, estatu mailan arlo honetako sari nagusia eskuratu du.

Carme Pinósek 2021eko Arkitektura Sari Nazionala eskuratu du, aurtengo Mugak/ Bienalean 'Estudio Carme Pinós - Testuingurua eta kontzeptuak' erakusketa nagusiarekin protagonista izan ondoren. Ostiral honetan, abenduaren 10ean, Gobernuko Presidentetzak iragarri du Pinósek irabazi duela saria, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak sustatuta.

Estatu mailan arkitekturaren arloan sari nagusia da, eta Espainiako arkitekturaren edo hirigintzaren alderdi sozial, teknologiko eta jasangarriak Estatuan edo mugetatik kanpo aberasten lagundu duen eta laguntzen ari den pertsona edo erakunde baten lana aitortzea du helburu.

Epaimahaiak erabaki du Carme Pinósi 2021eko Arkitekturako Sari Nazionala ematea "bere ibilbidearen sendotasunagatik, emankorra eta bikaintasunezkoa izanik, beti potentzia sortzaile handi batek bustia. Obra arkitektoniko osoa zeharkatzen duen sormen-prozesua, proiektatutakoa bikain gauzatuz amaitzen dena". Sormen prozesu hau erakusketa moduan ikus daiteke Euskadiko Arkitektura Institutuan datorren otsailaren 27ra arte.

 
 


Egitaraua prestatzen ari gara