Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Carme Pinós

Bartzelonan 1954an jaioa, Carme Pinós arkitekturan eta hirigintzan lizentziaduna da Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, eta 1991tik bere arkitektura-estudio propioa du, proiektu ugari jorratuz, hiri-berrikuntza proiektuak, obra publikoak edo altzarien diseinua adibidez. Bere azken proiektuen artean nabarmentzekoak dira Bartzelonako Gardunya plazako erdigune historikoan dagoen obra, Massana Arte Eskola, Boquería Merkatuaren atzealdeko fatxada; Vienako WU Campuseko Sailen Eraikina, Kataluniako Generalitateak Tortosan duen Ordezkaritza eta Guadalajarako (Mexiko) Oficinas Cube I eta Cube II dorreak.

Pinósek jasotako sari eta aipamen ugarien artean nabarmentzekoak dira Neutra Medal for Professional Excellence Kaliforniako Unibertsitate Politeknikoak emandakoa (2016), Creu de Sant Jordi (2015), Arkitektura eta Hirigintzako IX. Espainiako Biurtekoko Lehen Saria (2008) edo Espainiako Arkitektoen Goi Kontseiluaren Arkitektura Sari Nazionala (1995).

Arkitekto gisa egindako lanaz gain, Carme Pinós irakasle gonbidatua izan da, besteak beste, honako hauetan: l 'École Nationale Supérieure d' Architecture Paris-Malaquais; Harvard University Graduate School of Design; Columbia University New Yorken; l 'École Polytechnique Fédérale Lausanne; l’École Nationale Supérieure d’Architecture Paris-Val de Seine edo Università de Venezia.



Egitaraua prestatzen ari gara