Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Javier González de Durana

Javier González de Durana. Filosofian eta Letretan lizentziaduna, 1974an, Deustuko Unibertsitatean, eta doktorea Unibertsitate Konplutentsean. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Arte Ederretako aholkularia Ondare Arkitektonikoan eta Monumentalean esku hartzeko eta kontserbatzeko espedienteetan, 1982tik 1992ra. Historia Garaikideko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean, 1986tik. Bilboko Arte Ederren Museoaren Patronatuko kidea, 1985etik 2002ra. Bilboko REKALDE Erakusketa Aretoaren zuzendaria, 1992tik 2002ra. Guggenheim Bilbao Partzuergoaren Administrazio Kontseiluko kidea, 1992tik 1998ra. Guggenheim Bilbao Museoaren erosketa politikako aholkularia, 1993tik 1997ra. Gasteizko ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren zuzendaria, 2002tik 2008ra. TEA Tenerifeko Arteen Espazioaren zuzendari artistikoa, 2008tik 2011ra. Cristóbal Balenciaga Fundazioaren (Getaria, Gipuzkoa) zuzendari nagusia, 2011ko abuztutik 2014ko urtarrilera. 1995etik, San Fernandoko (Madril) Arte Ederren Errege Akademiako laguntzailea da. 2012tik, Meridako Ortega Muñoz Fundazioaren Patronatuko kide da. 2013tik, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (Arabako Batzordea) adiskide numerarioa da. 2013tik, Kanarietako San Miguel Arte Ederren Errege Akademiako (Tenerife) kanpoko laguntzailea da. 2018tik, Tenerifeko Arkitektoen Elkargoko Kultura Batzordeko kide da. Azken argitalpenak: Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta (1936-1940) Punto Rojo argit., Sevilla, 2016. Cristóbal Balenciaga. Moda, política y sociedad durante la guerra civil, 1936-39 (San Sebastián y París). RSBAP, Gasteiz, 2021. Komisario izan den azken erakusketak: No eludir lo que es. Pero… ¿qué pintan aquí estos arquitectos? EHAEO Bizkaia. 2019ko maiatza-ekaina. Aitor Ortiz Impresiones íntimas. Gaudí. Tabakalera, Artegunea, Donostia, 2019ko azaroa / 2020ko otsaila. Jorge Oteiza y Eduardo Chillida. Diálogo en los años 50 y 60. BANCAJA Fundazioa, Valentzia, 2021eko azaroa / 2022ko martxoa.



Egitaraua prestatzen ari gara