Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ ek Carme Pinósen eskutik agurtu du bere hirugarren edizioa

  • Gaur goizean topaketa bat izan da Kataluniako arkitektoarekin Euskadiko Arkitektura Institutuan, eta Bienal honen erakunde kolaboratzaileek agur esan diote hitzorduari berarekin batera.
  • Hitzorduak aurtengo erakusketa nagusiaren katalogoa aurkezteko balio izan du, 'Estudio Carme Pinós – Testuingurua eta kontzeptuak'.

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak hirugarren edizioa amaitu du gaur. Joan den urriaren 27an, 'Ondarea eta modernitatea' lelopean eman zion hasiera, Carme Pinós arkitektoa protagonista gisa hartuta. Euskadiko hiru hiriburuetan arkitektura zabaltzen hilabete eman ondoren, gaur, azaroak 30, Pinós bera itzuli da edizio honi amaiera emateko.

Euskadiko Arkitektura Institutuan egindako topaketa batean izan da, non aurtengo erakunde laguntzaileen ordezkariak bildu diren. Bertan, 2021eko komisarioak, José Ángel Medinak, horien papera nabarmendu nahi izan du: “Pozten nau erakunde laguntzaile guztiak biltzeak Bienala agurtzeko, haiei esker edizio bikain bat agurtuko baitugu”.

Ondoren, UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko zuzendariak, Juan Jose Arrizabalagak, elkarrizketa bat zuzendu du arkitektoarekin, Mugak/ en edizio honetarako bereziki egindako lana errepasatzeko. "Ahalegin handia izan zen. Beti esaten dut erakusketek kultura eta inspirazioa sortu behar dutela, horregatik ahalegin handia egin nuen gure sormen prozesua azaltzen", kontatu du Pinósek.

Gainera, topaketak aurtengo erakusketa nagusiaren katalogoa aurkezteko balio izan du, 'Estudio Carme Pinós – Testuingurua eta kontzeptuak'. Pinósentzat, zeregin garrantzitsua du horrek: "Erakusketa egiten ari ginela, ordura arte konturatu ez nintzen gauza asko ikusi nituen, errepikatzen ari diren eta proiektu bakoitzean berraurkitzen ditugun kontzeptu asko. Baina erakusketa iragankorra da, eta katalogo honek lan hori guztia jasotzen du".

Arkitektura Institutuan, Mugaken hirugarren edizio hau posible egin duten erakundeek Kataluniako arkitektoarekin hitz egiteko aukera ere izan dute, eta horien guztien eskutik itxi dute Euskadiko arkitekturaren hitzordu handia aurten ere. Pablo García Astrain Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendariak amaitu du topaketa, eta azpimarratu du "Bienal part-hartzailea" dela, "hasieratik horrela sortu baitzen". "Bultzada, parte-hartzea, ahalegina eta fedea eskertu" nahi izan ditu, laugarren Bienala iragarriz: "Badugu topagune bat eta hitzordu bat, hau, alegia".



Egitaraua prestatzen ari gara