Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Argazki erakusketa: Idoia Unzurrunzaga – Hirian

Mostra berri honetan, Idoia Unzurrunzaga (Donostia, 1968), argazkilariaren irudi bilduma berri bat aurkezten dugu. Erakusketa honekin, Ekain Arte Lanak galeriak MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienaleko programazioan parte hartzen du.

2020ko apirilean, Unzurrunzagak bi astean zehar Gipuzkoako HIRIburuari argazkiak egiteko baimena lortu zuen. Hamabost egun horietan, gainerakoak, berriz, etxeetan konfinatuta geunden bitartean, Idoiak bere argazki-kamerarekin Donostia HIRIko ezohiko irudi artxibo zabal bat sortu zuen.

Artxibo horretatik 19 irudi aukeratu ditu eta software anitz erabilita fikziozko HIRI bat sortu du. Argazki bilduma honekin, egileak Alde Zaharreko kaleak eta Córtazar Zabaldura miatzera gonbidatzen gaitu.

Argazkilariak laburbilduz, dio; “HIRI batera iritsi da. Kalerik kale dabil, baina inor ez aldi berean ezagun eta zeharo arrotz zaion hiri horretan. Zer dela eta?"

Komisariotza

RITA UNZURRUNZAGA

Data

12-11-2021 / 12-12-2021

Ordutegia

Asteartea ostirala
11.30h - 13.30h / 17.00h - 20.00h
Larunbata
11.30h - 13.30h 

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara