Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Bilboko arkitekturak. Juan Daniel Fullaondo (1964-1978)

Erakusketaren ardatza arkitektoak bere hiriarekin zuen lotura bizia ikusaraztea da, lanen aukeraketa baten eta Nueva Forma arkitektura-aldizkariaren zenbakien bitartez. Aldizkariaren zuzendaria izan zen, eta Bilbok eta euskal artisten ekoizpenak, Jorge Oteizak eta Eduardo Chillidak kasu, presentzia nabarmena izan zuten.

Erakusketaren ildo nagusia Juan Daniel Fullaondok bere lankide laguntzaileekin (Fernando Olabarria, Álvaro Líbano eta José Luis eta Félix Iñiguez de Onzoño) 1964tik 1978ra bitartean garatutako ekoizpen arkitektonikoa argitara ateratzea da, gehienbat Bilbon eta bere inguru geografikoan kokatua. Berrogeita hamar urte geroago bere ibilbidearen fase hau berrikusteak beste aukera egoki bat suposatzen du obren katalogo baliotsu hau berraurkitzeko eta testuinguruan kokatzeko, orain arte arreta kritikoarekiko ia axolagabe egon dena.

Bigarren ildo osagarriak Nueva Forma aldizkariaren bidez Euskal Herriko kultura-, arkitektura- eta arte-ekoizpenari arreta berezia eskaini zion, eta bere hiriko arkitekturaren eta hirigintzaren historiarekiko interes berezia azaldu zuen. Argitalpen-jarduera honen bidez, Fullaondok aldi berean definitu du bere obraren kultur paisaia.

UPV/EHUko Arkitektura Eskolak antolatu du eta bertako ikasleen laguntzarekin garatu da. XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitekto nabarmenari buruz egin den lehen erakusketa da. Erakusketaren helburua Fullaondo nabarmentzea da, Espainiako arkitektura modernoan giltzarrietako bat den aldetik.

 

Komisariotza

Joaquín Lizasoain Urcola

Data

11-11-2021 / 07-01-2022

Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 9.00 - 14.00

Lekua

Bisita gidatuak

Azaroak 10, 19:30etan, inaugurazio-ekitaldia eta bisita gidatua komisarioarekin



Egitaraua prestatzen ari gara