Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Housing the Basque Country

Etxebizitzaren alorrean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politikaren emaitzak erakusten ditu Housing the Basque Country erakusketak, gai horri buruzko eskumena transferitu zenetik (1981) gaur egunera artekoak. Etxebizitza publikoaz dauden ikuspegi guztiak labur eta orekatsu azaltzea da erakusketaren xedea; izan ere, gai horrek errealitate sozial ugari biltzen ditu: politika, arkitektura, ekonomia, ekoizpena, soziologia, historia, legedia…, eta, jakina, etxean bizi denak du lehentasuna. Gizartearen interes nagusiak biltzen ditu etxebizitza publikoak, etxeaz dugun ikuspuntuari ez ezik beste arlo hauei ere eragiten baitie: hura lortzeko eta ekoizteko moduari, hirigintzari, elkartasunari eta, azken batean, aberastasunaren sorrerari, aurrerapenari eta ongizateari.

Erakusketako hogeita hamar proiektuen bidez ikusiko dugu zer bilakaera izan duen etxebizitza babestuak 1981–2018 epean. Irizpide hauen arabera hautatu ditugu proiektuak: noiz gauzatu ziren, lurraldekako banaketa — hiriburuen edo herri txikiagoen arteko oreka —, sustapen-mota, tipologiaren eta hiriaren bilakaera, arkitektura- eta eraikuntza-balioa eta inpaktu soziologikoa.

Kontu handiz egindako argazkiak ere baditu erakusketak, hautatutako sustapenen errealitate sozialaren eta hiri-giroaren adierazgarri. Formatu anitzeko argazkien bidez ikusiko dugu zer jarduera-mota garatzen ziren hautatutako sustapenetako hiri-eremuetan. Bultzada publikoaren bidez eraiki ziren bizileku horietan sustraitutako bizitzen narrazio errealista da lan honen espiritua.

Data

17-11-2021 / 16-01-2022

Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 18:00 – 21:00

Larunbatak: 12:00 – 14:00 / 18:00 – 21:00

Igandeak eta jaiegunak: 12:00 – 14:00

Astelehenak: itxita

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara